Hik Hasi aldizkarian Bernard Acouturier-i egindako elkarrizketa hau argitaratu zen 2004.urteko urtarrileko alean. Psikomotrizitateari biruzko elkarrizketa interesgarria da.
Aucouturier-i buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, klikatu argazkian.
AUCOUTURIER, Bernard:
Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier
frantsesa. Euskal Herrian jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko
Psikomotrizitate Eskolaren inguruan mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek
behin baino gehiagotan ekarri izan du Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen
azaroaren hasieran ospatu ziren jardunaldietan aritu zen.
Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.
Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru.
Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.
Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru.
Zer da zuretzat psikomotrizitatea?
Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa. Haurraren kasuan, termino horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da. Gorputzaren bitartez, baina kanpoko munduarekin harremanetan.
Modurik sinpleenean esanda, mugimenduaren eta psikismoaren arteko erlazioa azaltzen duen terminoa. Haurraren kasuan, termino horrek agerian jartzen du haurraren garapen psikologikoan mugimenduak duen garrantzia. Hau da, psikomotrizitateak gorputzaren mugimenduaren bidezko haurraren garapenean jartzen du arreta. Haurraren garapen psikologikoa gorputzaren mugimenduaren bitartez ematen da. Gorputzaren bitartez, baina kanpoko munduarekin harremanetan.
Nolako eboluzioa izan du psikomotrizitateak bere sorreratik gaur egun arte?
Eboluzio interesgarria egon da. Eta eboluzio hori, nahitaez, 68ko maiatzetik
pasatzen da. Garai hartan adierazpen askatasuna maila guztietan egon zen, baina
askatasun hori pixkanaka murriztu egin da. Nahiz eta gaur egun ideia zoragarri
haiek oraindik egon badauden, buruan soilik gelditu zaizkigu, ez praktikan, ez
eguneroko bizitzan. Ez dute aplikazio praktikorik gure egunerokoan.
Oso zaila da berrikuntza pedagogikoa gauzatzea. Aurrerapausoak eman genituen,
baina gero gelditu eta atzeraka joan gara. Begira Frantzian zer egin zuten
instituzio freinetiarrarekin. Freinet formazio ofizialak errekuperatu du, eta
haren filosofia eta pedagogia desegin ditu. Egun ez da existitzen.
Freineten pedagogiak bazituen berrikusi eta aldatu beharreko gauzak, baina
gauza da filosofia desagertu dela. Jada ez dago mugimendu pedagogikorik
Frantzian.
Zenbat baliosten da psikomotrizitatea gaur egun?
Uste dut gaur egun ez zaiola behar adinako garrantzirik ematen gorputzaren
mugimenduaren bidezko garapen psikologikoari. Ez da kezka pedagogikoaren
ardatz. Egun ezagutza kognitiboari garrantzi handiagoa ematen zaio. Nire
irudiko, gehiegi baliosten da alderdi kognitiboa eta emozioekin, jolasarekin,
ekintzarekin zerikusia duen oro mugatzen du. Eta sarritan ez gara ohartzen arlo
kognitiboa gorputzarekin eta kanpoko munduarekin dugun harremanaren bitartez
garatzen dela. Haurrak duen lehen ezagutza ez da kognitiboa, korporala baizik.
Presioak daude gurasoen eta instituzioen aldetik haurra ahal den azkarren irits
dadin gizaki kognitibo eta afekturik gabekoa izatera.
Zergatik uste duzu ez zaiola garrantzi handiagoa ematen?
Lehendabizi, mundu arrazional batean gaudelako. Bertan, haurrak berehala
bihurtu behar dira heldu. Segituan pentsatu eta jokatu behar du heldu batek
bezala. Ahaztu egiten dugu haurrak bere benetakotasun eta berezitasun propioa
duela eta ez duela helduarenarekin zerikusirik. Haurraren heldutze bat dago.
Jakina haurrak heldu bat behar duela garatzeko, baina ez diezaiola presarik
sartu.
Haurraren originaltasunari dagokionez, espresioz, emozioz eta akzioz betetako
gizakia da; hori da haurra.
Bestalde, egia da gure gizartean haurrek enbarazu egiten dutela; gurasoei
enbarazu egiten diete, irakasleei enbarazu egiten diete... ez daukatelako
direna izateko eskubiderik, benetakoak izateko eskubiderik.
Nola eman geniezaioke horri buelta?
Benetan, eskolan beharko litzatekeen iraultza da haurra ebidentzian jartzea
bere emozioekin. Eskolan, orokorrean, ez guztietan, ez dira kontuan hartzen
emozioak eta haurraren bizitza emozionala. Zenbait hezitzailek ulertu dute
haurrari hitza eman behar zaiola, baina orokorrean, haurrari ez zaio hitzik ematen.
Ez zaio uzten bere emozioak, beldurrak adierazten. Emozio hori edonolako
adierazpenaren bidez, ahozkoa zein ez ahozkoa, agertzen ez bada, barruan
erreprimituta gelditzen da, eta horrek ez dio uzten haurrari ikaskuntzara
bideratuko duen lasaitasuna eskuratzen eta mundura irekitzen. Eta hori da arazo
handiena, baita praktika psimotrizitateari buruz hitz egiten ez badugu ere.
Praktika psikomotrizatateaz haratago ere haurra bere originaltasunean
errespetatu behar da. Bere emozioak adierazten utzi behar zaio, haurra batez
ere emozioz betetako gizakia baita.
Zer desberdintasun dago emozioak adierazten uzten zaien eta uzten ez zaien
haurren artean?
Emozioek bere baitan dutena erreprimitzeak gorputza ezegonkortzen du eta
gorputzaren funtzioak ezegonkortzera irits daiteke, hala funtzio begetatiboak
nola harremanekoak (ibili, gauzak hartu...).
Aldi berean, emozioak gordetzeak funtzio psikikoak ezegonkortzen ditu. Zeren
haurrak ez baitu kanpoko mundua den bezala ikusten. Barruan dituen emozio
desitxuratuen bitartez baino ez du ikusten mundua. Kanpoko munduaren ikuspegi
murriztua dauka. Izan ere, emozioak bere baitan bilduta edukitzean, bere
egonezin emozionalean zentraturik egongo da eta kanpoko munduari itxita.
Ondorioz, mundu horrekin duen harramana oso murritza da; bai komunikazio
gaitasunean, bai buruko irudiak mugitzeko gaitasunean, bai gaitasun
kognitiboetan. Niretzat, hemen garrantzitsua den kontzeptu bat agertzen da:
dezentrazioa.
Zeri deitzen diozu dezentrazioa?
Dezentrazioa kanpoko munduaren eta norbanakoaren arteko distantzia jakin bat
hartzeko gaitasuna da. Niri dagokidanaren eta kanpoko munduaren artean banaketa
garbia egiteko gai baldin banaiz, ni naizenaren eta kanpoko mundua denaren
artean, oso erraz azter ditzaket kanpoko munduaren parametroak. Haatik, kanpoko
mundua nire emozioen eskakizunen bitartez soilik ikusten baldin badut, are
gehiago, isilarazi egin diren emozioen eskakizunen bitartez, ezin dut kanpoko
munduaren analisirik egin. Oso barruan nago, nire afektuetan oso zentratua, eta
beraz, ezin dut mundua objektibotasunez ikusi.
Haurrari dezentrazio bide horretan joan dadin laguntzeko, oso kontuan hartu
behar den prozesu pedagogiko bat dago. Bertan, praktika psikomotrizitatea oso
bitarteko ona da. Eskola barruan beste bitartekoekin batera erabil daitekeen
tresna da.
Nola gauzatzen da praktika psikomotrizitatea? Esplika iezaguzu laburki.
Haurrari heldutasun psikologikoko ibilbide bat egiten laguntzen zaio ekintzatik
eta jolasetik abiatuta. Beste modu batera esanda, egitearen plazeretik
abiatuta.
Hori marko konkretu eta zehatz batean garatzen da, hots, psikomotrizitate
aretoan eta ordubetean. Bertan bi txoko daude eta horietan haurrak inbesti
dezake. Horrek ahalbidetuko dio haurrari gorputzaren plazer libretik
hizkuntzaren edo irudiaren bidez adierazteko plazerera pasatzea. Hau da,
gorputzetik hizkuntzara doan heldutasun ibilbidea egiten du.
Heldutasun ibilbide horrek haurraren eboluzioa laburbiltzen du gutxi gorabehera
hiru urtetan zehar. Horregatik, praktika psikomotrizitatea egiten dutenean oso
azkar eraldatzen dira, heldutasun ibilbide bat eginarazten zaielako denbora
gutxian.
Horri guztiari, noski, hezitzailearen eta haurraren arteko erlazioaren
kalitatea gehitu behar zaio. Arreta, entzumena, prest egotea, komunikazioa eta
proposamenen argitasuna gehitu behar zaizkio. Hezitzaileak ere segurtasun
testuinguru horren parte izan behar du. Horrek ez dio mugatzen hezitzaileak
memento konkretu batean mugak jartzea eta "hori ez egin" esatea.
Zenbat eta gehiago errespetatu haurra, orduan eta errazago onartuko du
hezitzailearen ezezkoa. Zeren ez baita hezitzailearen sadismotik datorrez
ezezkoa. Haurrari bere pentsamenduaren egituraketa sinbolikoa garatzen
laguntzen dion ezezkoa da. Hau da, ez da diziplinazko ezezkoa, ezezko
egituratzailea baizik. Hezitzailearen egiturazko estalkia deitzen diot horri.
Hezitzailearen jarrera oso garrantzitsua da. Zer ezaugarri azpimarratuko
zenuke zuk?
Komunikazioa da funtsezko ezaugarria. Baldintza hori ezinbestekoa da.
Komunikazioa, noski, norbait entzuna denean sortzen da, ez bestela.
Hezitzaileak haurrari hitza eman behar dio eta bere buruaz mintza dadin lagundu
behar dio, horrek lagunduko baitio haurrari idatzizko komunikazioari gustua
hartzen.
Idazketaren ikaskuntza guztiak hitzaren eta komunikazioaren ikasketatik pasa
behar du ezinbestean.
Praktika psikomotrizitatea landu al liteke gazteekin eta helduekin?
Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzako 1. mailan lantzen da, hor dauka bere
osotasuna. Zergatik? Aktibitate guztiak ez direlako egokiak adin guztietarako.
Praktika psikomotrizitatea ekintzarako eta jolasteko plazer bezala ulertuta,
bitarteko ezin hobea da haurrari bere estualdiak arintzeko. Estualdia niretzat
ez da gutxiesgarria edo peioratiboa, denok bizi izan baitugu.
Haurraren estualdiak gutxi gorabehera 7 urtetik aurrera arintzen dira.
Haurraren garapen psikologikorako garrantzitsua den etapa horretan, 6-7 urte
arte proposatzen zaizkio jolasak eta ekintzak eta hor hartzen du garrantzia
praktika psikomotrizitateak.
Egia da geroago ere haurrak arazoekin aurkitzen direla: jarrera arazoak,
ikasteko arazoak... Berriro adierazpen emozionalaren gabeziarekin egiten dugu
topo. Kasu horietan praktika psikomotrizitatea erabil daiteke, baina talde
txikietan soilik. Horrela, Lehen Hezkuntza osoan praktika daiteke praktika
psikomotrizitatea, baina modu berezian eta talde txikietan baino ez.
7 urtetik aurrera haurra beste adierazpen modu batzuez balia daiteke bere
garapen prozesuan: antzerkia, musika, aktibitate kolektiboa... adierazpen
artistiko guztiak. Askoz ere zehatzagoak eta bideratuagoak dira. Esate
baterako, ez da ahaztu behar kirol aktibitate kolektiboa funtsezkoa dela Lehen
Hezkuntzan. Kasu horretan, garrantzitsua da kirola egiterakoan erabiltzen den
pedagogia. Zeren kirol kolektiboa plazera elkarrekin hartzeko da, ez besteak
kanporatzeko. Hori da filosofia. Futbolean jokatzen dugunean ez dugu hamaikak
hamaikaren aurka jokatzen, 22k jokatzen dugu, denok elkarrekin. Kontzeptu hori
garrantzitsua da.
Bada, hori gizarte osoari esplikatu beharko litzaioke.
Noski, eskola gizartearen isla baino ez da. Are gehiago, pedagogia gizartearen
isla dela esango nuke.
Praktika psikomotrizitateko gelan modu batera jokatzen da, baina hortik at,
beste geletan, beste modu batera. Nola ikusten duzu koherentzia falta hori?
Praktika psikomotrizitatearen kontestua, maila pedagogiko hezitzailean, Haur
Hezkuntza osora hedatu behar da. Zeren heldutasun ibilbidea ez baitago praktika
psikomotrizitateari atxikituta soilik. Haur eskola guztietan aintzat hartu
beharko litzatekeen helduasun ibilbidea da. Gorputzetik hizkuntzara, ekintzatik
sinbolizaziora, eszentrikoa izaten laguntzeko gaitasuna, hori da heldutasun
ibilbidea.
Edozein modutan, eskola batean ez da beharrezkoa metodo bat, baizik eta
hezitzaileak hartu behar duen bideari norabide bat ematea. Garrantzitsuagoa da
jarrerak lantzea metodoak baino.
Egia da praktikan zailtasun handiak daudela praktika psikomotrizitatearen eta
gela arrunteko praktika pedagogikoaren artean koherentzia lortzeko.
Psikomotrizitate ikastaroa egiten duten hezitzaileek koherentziari buruzko
mintegi bat egin ohi dute. Bertan, bi urteko prestakuntzan ikasitakoa eskolan
praktikan ezartzeko garaian zerekin topatu diren komentatzen dute. Eta denek
aipatzen dute lankideekin eta instituzioarekin nolako zailtasunak dituzten.
Ikastaroa egin ondoren, haurrak beste modu batera ikusten dituztela esaten
dute, beste modu batera lan egiten saiatzen dira, baina hortik aurrera ezin
dute ezer egin.
Zentro askok praktika psikomotrizitatearen eskaintza egiten dute matrikulak
erakartzeko, baina gero barruan ez dago koherentziarik.
Zenbait kasutan eskolaren edo beste instituzioen presioak ere oztopatu egiten
du, baina presio handiena filosofia aldaketa da. Zuk ideia bat eduki dezakezu
eta araudi bat egin. Baina gero, filosofia soziala dago, ez instituzionala
soilik, ez gobernuarena soilik, baizik eta gizartearena. "Egin, egin,
egin" esaten du gizarteak eta ez dago haurraren ulerkuntza eta
entzuketaren filosofiarik. Beraz, filosofiak huts egiten duenez, beste guztiak
ere huts egiten du. Zeren nik ez badut zerbaitetan sinesten, ez du elementurik
eraikitzen hori egiteko.
Psikomotrizitate ikastaroa egiten dute hezitzaileek haurra beste modu batera
ikusten dutela aipatu duzu. Zer dute ikastaro horiek?
Prestakuntza pertsonala. Prestakuntza hori lantzen da eta eraldatuta ateratzen
dira. "Profesional bezala, jada beste leku batean nago" esan ohi
dute. Haurrari begiratzeko modua aldatzen zaie.
Irakasle eskoletan prestakuntza pertsonala ez dago diseinu kurrikularrean
sartuta, ezta pentsatuta ere. Ez dut esaten zer-nolako prestakuntza pertsonala
egin behar den, horrek ez dio axola, baina gutxienez planteatu egin behar da,
eta egun egon behar duenik ere ez da planteatzen. Hori akats handia da.
Planteatzen dugun hori ez da utopikoa. Irakasten duten pertsonen eraldaketa bat
eskatzen du eta hezitzaileentzat zer den garrantzitsua definitzea.
Etorkizunera begira, zein dira psikomotrizitatearen ikerketa ildoak?
Ikerketa norabide batean baino gehiagotan doa. Batetik, praktika psikomotrizitateak
haurrari buruzko ikerketa bat irekitzen da: zer den haurra. Beste modu batera
esanda, haurraren garapen psikologikoaren ulermena gorputzaren eta ekintzaren
bitartez. Gertaera horrek haurrari eta hezitzaileari haurraren sozializazioaren
bilaketa eta ikerketa irekitzen dizkie.
Izan ere, niretzat eskolak haurra hiritar bezala prestatu behar du. Aldi
berean, funtsezko aktibitate kognitiboak ere prestatzen dizkio, ahaztu behar ez
direnak, noski.
Norabide berean doan beste ikerketa ildo bat eta profesionalen prestakuntzan
asko aipatzen ez dena hezitzailearen jarrera da. Izatearen eta irakastearen
plazerean oinarritu behar du. Pentsa zer esan nahi duen izatearen eta
irakastearen plazer horrek hezitzaileen prestakuntzan; zerbait potoloa.
Zeren gaur egun irakasle edozein izan daitekeela pentsatzen da. Edukiak baldin
baditu eta buru argia, irakasle izan daiteke. Eta ez. Beharrezkoa da
prestakuntza pertsonala izatea, ezinbestekoa da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario