Mostrando entradas con la etiqueta Pikler-Lóczy Intitutua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Pikler-Lóczy Intitutua. Mostrar todas las entradas

2012/11/06

"Lóczy, un hogar para crecer"

Oraingo honetan Bernard Martino zinegilearen film bat uzten dizuet, Emmi Pikler eta Lóczy Institutuaren ingurukoa: “Lóczy, un hogar para crecer”. Film hau Frantziako Pikler Lóczy elkarteak produzitu zuen, 2000.urtean.


Bernard Martino-k, Lóczy Institutua ezagutzean, honakoa esan zuen:

“porque saliendo de este extraño siglo XX que nos ha enseñado maneras científicas de destruir al individuo, raros son los lugares como éste donde se sepa científicamente ayudarlo a construirse”

2012/11/01

Pikler - Gaur8

Gaur, Emmi Pikler eta Loczy institutuari buruz aurkitu dudan artikulu interesgarri bat dakarkizuet

Hona hemen artikuluaren web orria: http://www.gaur8.info/edukiak/20111001/294112/Haurrari-begira-begira-jarri-eta-gaitasun-kontaezinak-ikusi-zituen-Piklerrek/


Haurrari begira-begira jarri eta gaitasun kontaezinak ikusi zituen Piklerrek


Haur bat gai da bere motrizitate guztia bere kabuz garatzeko; etzanda egotetik bakarrik oinez hasi arteko prozesu guztia bakarrik egiteko programatuta dago. Aurkikuntza horixe egin zuen Emi Pikler pediatrak duela 60 urte baino gehiago. Loczy sehaska etxean haurraren hazkuntza ikerketa zientifikorako helburu bihurtu zuen eta ateratako ondorioek gaurkotasunik ez dute galdu.


2012/10/16

Udako Ikastaroa

Udan “Autonomía infantil y cuidados de calidad en Educación Infantil 0-3. Aportaciones de la Pedagogía Pikler-Lóczy” izeneko ikastaroa antolatu zen Donostin.

Ikastaro honetan Anna Tardós (Pikler-Lóczy Intitutua, Budapest, Hungria), Eva Kallo (Pikler-Lóczy Intitutua, Budapest, Hungria), Judith Kelemen (Pikler-Lóczy Intitutua, Budapest, Hungria) eta Elena Herrán Izagirrek (Bilboko Magisteritza Eskola, UPV/EHU) hartu zuten parte.

Honako esteka honetan Ikastaroko bideoak aurki ditzakezue: