Mostrando entradas con la etiqueta hitzaldi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hitzaldi. Mostrar todas las entradas

2012/11/29

Carlos Gonzálezen hitzaldia

Zergatik dira haurrak diren modukoak? Zergatik egiten dute negar? Zergatik nahi dute gurasoen besoetan egon sehaskan lasai eta eroso egon beharrean?

Carlos González-ek eskainitako hitzaldi honetan galdera horien eta beste askoren erantzunak aurkitzeko aukera dugu. Pediatra honek ez digu esaten zer egin behar dugun. Haurrak hobeto ulertzen laguntzen digu.


2012/11/27

Bernard Aucuturier-en hitzaldia

Ostiral honetan (2012-11-30) Bernard Acouturierrek psikomotrizitate eta hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Agirrezabala Aretoan. Hitzaldia 12:00etan hasiko da.

Hemen klikatuz, hitzaldiari buruzko informazio gehiago irakurtzeko aukera izango duzue, EHUko web orrian.

2012/11/23

Kortiñe

Azaroaren 20an, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Kortiñe Eskola Libreko kideek hitzaldi bat eskaini zuten.

Kortiñe testuinguru hezitzailea da. Elkarbizitzaren birmoldatze etengabea dago bere eginkizun hezitzailearen oinarrian, eta honetan, testuinguru desberdinak antolatzen dira, elkarbizitzak sortzen dituen egoerak egokitzeko. Kortiñeren oinarrian maitasuna, errespetua, askatasuna daude eta honen mugak, norberaren garapenak eskatzen duen elkarbizitzak ezartzen ditu. Kortiñe Ikasketa teorietatik abiatzen da, zeinetan ikasten dena bizitzak berak dakartzanaren arabera ikasten den, irakaskuntzaren teoriek diotenetik at. Kortiñen ikasteko sortzen den testuingurua zuzendugabea eta ez instruktiboa da.

Kortiñeri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen uzten dizuet eskola honetakoek eskainitako informazioa luzatzen duen web orri bat:

2012/10/23

Myrtha Chokler-en hitzaldia

Pasa den urtean Myrtha Chokler-ek psikomotrizitateari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zigun UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian.

Hitzaldira joateko aukera izan ez bazenute edota berriro ikusi nahi izanez gero, hemen uzten dizuet honen bideoa: