Azaroaren 20an, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Kortiñe Eskola Libreko kideek hitzaldi bat eskaini zuten.
Kortiñe testuinguru hezitzailea da. Elkarbizitzaren birmoldatze
etengabea dago bere eginkizun hezitzailearen oinarrian, eta honetan,
testuinguru desberdinak antolatzen dira, elkarbizitzak sortzen dituen
egoerak egokitzeko. Kortiñeren oinarrian maitasuna, errespetua,
askatasuna daude eta honen mugak, norberaren garapenak eskatzen duen
elkarbizitzak ezartzen ditu. Kortiñe Ikasketa teorietatik abiatzen da,
zeinetan ikasten dena bizitzak berak dakartzanaren arabera ikasten den,
irakaskuntzaren teoriek diotenetik at. Kortiñen ikasteko sortzen den
testuingurua zuzendugabea eta ez instruktiboa da.
(UPV/EHU)
Kortiñeri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen uzten dizuet eskola honetakoek eskainitako informazioa luzatzen duen web orri bat:
zin izan nintzen jun ta oso interesgarria iruditzen zaidanez... eskerrik asko estekagatik!
ResponderEliminarNi ere bertan izan nintzen. Aurretik ezagutzen nuen Kortiñe, etxe azpian daukadalako baina hala ere haine pedagogia eta metodologiaren inguruan asko ikasi nuen hitzaldi honetan!
ResponderEliminarHezkuntza berrirako pausuak eman dituzte.