Mostrando entradas con la etiqueta Psikomotrizitate. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Psikomotrizitate. Mostrar todas las entradas

2012/12/04

"Desarrollo Psicomotor. La Expresividad Motriz"

Garapen psikomotoreari buruz Miguel Ángel Sevillanok idatzitako artikulu interesgarri bat uzten dizuet.
"Psikomotrizitate paktikako eskola internazionala"ren web orrian aurkitutuako artikulua da. Artikulu gehiago irakurri nahi izanez gero, hemen uzten dizuet linka

2012/11/27

Bernard Aucuturier-en hitzaldia

Ostiral honetan (2012-11-30) Bernard Acouturierrek psikomotrizitate eta hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Agirrezabala Aretoan. Hitzaldia 12:00etan hasiko da.

Hemen klikatuz, hitzaldiari buruzko informazio gehiago irakurtzeko aukera izango duzue, EHUko web orrian.

2012/11/08

Bernard Aucouturier

Hik Hasi aldizkarian Bernard Acouturier-i egindako elkarrizketa hau argitaratu zen 2004.urteko urtarrileko alean. Psikomotrizitateari biruzko elkarrizketa interesgarria da.

Aucouturier-i buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, klikatu argazkian.



AUCOUTURIER, Bernard:


Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa. Euskal Herrian jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Eskolaren inguruan mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek behin baino gehiagotan ekarri izan du Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen azaroaren hasieran ospatu ziren jardunaldietan aritu zen.

Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.

Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru.

2012/10/25

"Psikomotrizitatea eskolan"

Psikomotrizitateak berebiziko garrantzia dauka haurrengan. Horregatik, garrantzitsua da hezitzaileek honen inguruko heziketa egoki bat jasotzea, haurrei haien garapen prozesuan beharrezko laguntza eskaini ahal izateko.

Hemen usten dizuet "Jakingarria" aldizkaria, psikomotrizitateaz ari dena oraingo honetan. Hainbat adituren artikuluak irakurtzeko aukera izango duzue.


2012/10/23

Myrtha Chokler-en hitzaldia

Pasa den urtean Myrtha Chokler-ek psikomotrizitateari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zigun UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian.

Hitzaldira joateko aukera izan ez bazenute edota berriro ikusi nahi izanez gero, hemen uzten dizuet honen bideoa: