2012/12/13

Carlos González eta Estivill


Gaur, bi bideo erakutsi nahi dizkizuet. Lehenengoan, Estivill medikuaren lo eginarazteko metodoa ikusteko aukera duzue. Bigarrenean, ordea, Carlos Gonzálezen gai honi buruzko elkarrizketatxo bat. 

Biak ikusi eta konparatu! Zeinetan uste duzue haurrak zoriontsuagoak direla? Eta gurasoak?


            

2012/12/11

"Dormir Sin Lágrimas"


Gaur egun, gero eta guraso gehiago ikus ditzakegu arduratuta beraien seme-alabek lo gutxi egiten dutelako edota askotan esnatzen direlako. Rosa Jové psikologoak “Dormir sin lágrimas” liburuan honi buruzko informazio ematen digu, haurrak ulertzen laguntzen digu eta, lo egiteko arazo horiek konpontzeko aholkuak ematen dizkigu, benetan arazoren bat egotekotan.

Liburu edota idazleari buruzko nformazio gehiago nahi izatekotan, argazkian klikatu eta liburuaren web orrira joateko aukera izango duzue. 


Idazleak eskainitako elkarrizketatxo bat ikusi nahi izanez gero, ordea, honako esteka honetan klika ezazue:

2012/12/06

"Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz"



"Los fantasmas de acción y la práctica psicomotriz"

Joan den astean, Bernard Acouturier-ek hitzaldi bat eskaini zigun Magisteritza Eskolako aretoan. Hitzaldiak izugarrizko arrakasta izan zuen.
 

Oraingoan, psikomotrizista honek idatzitako liburu bati buruzko informazioa eskaini nahi dizuet: “Los fantasman de acción y la práctica psicomotriz”. Liburuaren argazkian klikatuz gero, honen zati bat irakurtzeko aukera izango duzue.

2012/12/04

"Desarrollo Psicomotor. La Expresividad Motriz"

Garapen psikomotoreari buruz Miguel Ángel Sevillanok idatzitako artikulu interesgarri bat uzten dizuet.
"Psikomotrizitate paktikako eskola internazionala"ren web orrian aurkitutuako artikulua da. Artikulu gehiago irakurri nahi izanez gero, hemen uzten dizuet linka

2012/11/29

Carlos Gonzálezen hitzaldia

Zergatik dira haurrak diren modukoak? Zergatik egiten dute negar? Zergatik nahi dute gurasoen besoetan egon sehaskan lasai eta eroso egon beharrean?

Carlos González-ek eskainitako hitzaldi honetan galdera horien eta beste askoren erantzunak aurkitzeko aukera dugu. Pediatra honek ez digu esaten zer egin behar dugun. Haurrak hobeto ulertzen laguntzen digu.


2012/11/27

Bernard Aucuturier-en hitzaldia

Ostiral honetan (2012-11-30) Bernard Acouturierrek psikomotrizitate eta hezkuntzari buruzko hitzaldia eskainiko du Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Juliana Agirrezabala Aretoan. Hitzaldia 12:00etan hasiko da.

Hemen klikatuz, hitzaldiari buruzko informazio gehiago irakurtzeko aukera izango duzue, EHUko web orrian.

2012/11/23

Kortiñe

Azaroaren 20an, Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolan, Kortiñe Eskola Libreko kideek hitzaldi bat eskaini zuten.

Kortiñe testuinguru hezitzailea da. Elkarbizitzaren birmoldatze etengabea dago bere eginkizun hezitzailearen oinarrian, eta honetan, testuinguru desberdinak antolatzen dira, elkarbizitzak sortzen dituen egoerak egokitzeko. Kortiñeren oinarrian maitasuna, errespetua, askatasuna daude eta honen mugak, norberaren garapenak eskatzen duen elkarbizitzak ezartzen ditu. Kortiñe Ikasketa teorietatik abiatzen da, zeinetan ikasten dena bizitzak berak dakartzanaren arabera ikasten den, irakaskuntzaren teoriek diotenetik at. Kortiñen ikasteko sortzen den testuingurua zuzendugabea eta ez instruktiboa da.

Kortiñeri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen uzten dizuet eskola honetakoek eskainitako informazioa luzatzen duen web orri bat:

2012/11/20

Carlos González

Gaurkoan, Carlos Gonzálezen elkarrizketa baten bideoa jarri dizuet. Argia aldizkariak egindako elkarrizketa da eta azpitituluak euskaraz irakurtzeko aukera duzue.

Carlos González haurrei bularra ahalik eta denbora gehien ematearen aldekoa da, eta baita haurrak jatera ez behartzearen aldekoa. Bideo honetan elikadurari buruz ari da paediatra hau.

Zuek ados zaudete Carlos Gonzálezekin? Haurrak jatera behartu behar ditugu ala nahi duten kantitatea jateko aske izan behar dira?



2012/11/13

"La educación prohibida"

Joan den astean, bideo bat bilatzen nenbilela, bideo interesgarri hau aurkitu nuen. La Educación Prohibida du izena eta izenburu horrek dioen bezala, gaur egungo hezkuntzari eta egin beharreko aldaketei buruz ari da. Bertan aditu askoren iritziak entzuteko aukera duzue.



2012/11/08

Bernard Aucouturier

Hik Hasi aldizkarian Bernard Acouturier-i egindako elkarrizketa hau argitaratu zen 2004.urteko urtarrileko alean. Psikomotrizitateari biruzko elkarrizketa interesgarria da.

Aucouturier-i buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, klikatu argazkian.



AUCOUTURIER, Bernard:


Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa. Euskal Herrian jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Eskolaren inguruan mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek behin baino gehiagotan ekarri izan du Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen azaroaren hasieran ospatu ziren jardunaldietan aritu zen.

Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.

Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru.

2012/11/06

"Lóczy, un hogar para crecer"

Oraingo honetan Bernard Martino zinegilearen film bat uzten dizuet, Emmi Pikler eta Lóczy Institutuaren ingurukoa: “Lóczy, un hogar para crecer”. Film hau Frantziako Pikler Lóczy elkarteak produzitu zuen, 2000.urtean.


Bernard Martino-k, Lóczy Institutua ezagutzean, honakoa esan zuen:

“porque saliendo de este extraño siglo XX que nos ha enseñado maneras científicas de destruir al individuo, raros son los lugares como éste donde se sepa científicamente ayudarlo a construirse”

2012/11/01

Pikler - Gaur8

Gaur, Emmi Pikler eta Loczy institutuari buruz aurkitu dudan artikulu interesgarri bat dakarkizuet

Hona hemen artikuluaren web orria: http://www.gaur8.info/edukiak/20111001/294112/Haurrari-begira-begira-jarri-eta-gaitasun-kontaezinak-ikusi-zituen-Piklerrek/


Haurrari begira-begira jarri eta gaitasun kontaezinak ikusi zituen Piklerrek


Haur bat gai da bere motrizitate guztia bere kabuz garatzeko; etzanda egotetik bakarrik oinez hasi arteko prozesu guztia bakarrik egiteko programatuta dago. Aurkikuntza horixe egin zuen Emi Pikler pediatrak duela 60 urte baino gehiago. Loczy sehaska etxean haurraren hazkuntza ikerketa zientifikorako helburu bihurtu zuen eta ateratako ondorioek gaurkotasunik ez dute galdu.


2012/10/25

"Psikomotrizitatea eskolan"

Psikomotrizitateak berebiziko garrantzia dauka haurrengan. Horregatik, garrantzitsua da hezitzaileek honen inguruko heziketa egoki bat jasotzea, haurrei haien garapen prozesuan beharrezko laguntza eskaini ahal izateko.

Hemen usten dizuet "Jakingarria" aldizkaria, psikomotrizitateaz ari dena oraingo honetan. Hainbat adituren artikuluak irakurtzeko aukera izango duzue.


2012/10/23

Myrtha Chokler-en hitzaldia

Pasa den urtean Myrtha Chokler-ek psikomotrizitateari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zigun UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Areto Nagusian.

Hitzaldira joateko aukera izan ez bazenute edota berriro ikusi nahi izanez gero, hemen uzten dizuet honen bideoa: