Hik Hasi aldizkarian Bernard Acouturier-i egindako elkarrizketa hau argitaratu zen 2004.urteko urtarrileko alean. Psikomotrizitateari biruzko elkarrizketa interesgarria da.
Aucouturier-i buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, klikatu argazkian.
AUCOUTURIER, Bernard:
Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier
frantsesa. Euskal Herrian jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko
Psikomotrizitate Eskolaren inguruan mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek
behin baino gehiagotan ekarri izan du Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen
azaroaren hasieran ospatu ziren jardunaldietan aritu zen.
Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta
antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia
jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso
konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek
inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.
Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan
zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika
psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen
jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure
eskuetan gutxi barru.